XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola nahi duzu apostua irabaztea, probak egiten ez baditugu?. Ea, goazen aurrera. Eta, jantziak?. Bueno, jantzietan ezin izango ditugu gauza handirik egin. Telak oso garestiak daude.

IÑAKI - Egin ezazu zuk nahi duzun erara...

MIREN - Nik nahi dudan erara ez. Zuk esan behar didazu nolako neskak atsegin zaizkizuen. Izterrak, adibidez. Nolakoak atsegin zaizkizue?.

IÑAKI - Garbiak badaude... MIREN - (Izterrak erakusten dizkio). Nolako izterrak?. Honelakoak?.

IÑAKI - (Atzera egiten du). Jesus, Miren!. Nolakoa zaren!.

MIREN - Zer, bai ala ez.

IÑAKI - Bai, bai, bai. Horrelakoak!. Eta ea noiz bukatzen duzun.

MIREN - Gaurtik bukatu dut, baina, eta tamalez, oraindik ez dakit gauza handirik. Egia esan, ez didazu laguntza handirik eskaini.

IÑAKI - Mesedez, ez iezadazu horrelakorik esan. Burua bueltaka ari zait.

MIREN - Nahi duzu aspirinaren bat?.

IÑAKI - Bai, ekarri bat. Eta gero, esan dezatela andreak ez dutela burukominik ematen. Gezur handiagorik!.